hidden

Matrikula egiteko prozedura.

Urte guztian

Begoñazpi Ikastola

GEUREA DAN PROIEKTUA DOGU

Bilbon dagoan eta urte bikoen geletan hasi eta Batxilergoko 2. mailara heldu arte, 1.750 ikasle baino gehiagori proiektu integrala eta osoa eskaintzen deutson Ikastola da.

Geuk egindako hezkuntza eredua dogu, Euskalduna eta Elizbarrutikoa izanik, berea dauan nortasuna dau Ikastolak. Kristau baloreak, eleaniztasuna, barrikuntza pedagogikoa, heldutasun teknologikoa, bikaintasunean oinarritutako kudeaketa-eredua, emaitza ezin hobeak lortzeko aliatu-sare zabala eta hezkuntza-komunitatea osotzen daben hainbat agenteren asetasuna garatuko dauan eredua.

Urte bikoen gelak Ikastolaren aurkezpena

Hezkuntza-proiektua

GEUREA DAN PROIEKTUA DOGU

Hezkuntza eredu honek, pentsamendua, emozioak, konpromisoa eta lan-metodoa dauz ardatz.

IRAKASKUNTZA EREDUA BALOREAK LAN-METODOA EMOZIOA PENTSAMENDUA

Zeharkako 3 ezaugarri

GEUREA DAN PROIEKTUA DOGU

Zerbitzuak

GEUREA DAN PROIEKTUA DOGU

Hezkuntza eredu honek, pentsamendua, emozioak, konpromisoa eta lan-metodoa dauz ardatz.

1. Hezkuntza ez-formalaren programa

Musika-programa

Musika-programa

Ikastolara etorten jakun musika-akademiaren laguntzaz, lau urtetik aurrera, Ikastolan lantzen dan musika ikasgaiaren osagarri izango dan musika-programa eskainiko da.
Programa honek ikasleei musika kontserbatorioan sartzeko maila emongo deutse. Sei urte dabenean, ikasleek irakaslea izango dabe ( ikasle bik irakasle bat), musika-hezkuntza eta musika-tresna ikasteko.
Gaur egun, musika-tresnaren bat ikasten daben 230 ume doguz. Gainera, Bigarren Hezkuntzan ikasleek, astero zenbait ordu emoten dabe, osoturiko hainbat musika-taldetan estilo desbardineko musika jotzen.

Artxiboa deskargatu

Hizkuntza-programa

Hizkuntza-programa

Ikasleek lau urtetik aurrera, ingeleseko komunikazio-gaitasuna sendotzeko programa jasoko dabe. Eskolak jatorrizko irakasleek emongo dabez astean bitan. Ikasleen %70ek lortzen dau ingeleseko B2 edo C1 maila.
DBH 2. mailatik aurrera, euskera egiaztatzen dauan agiri ofiziala prestatzeko eskolaz kanpoko jarduera eskainiko da.
DBH 1. mailatik aurrera, Institut Francaisen eskutik frantseseko B1 maila erdiesteko frantses-eskolak be emongo dira.

Artxiboa deskargatu

Gorputz adierazpena

Gorputz adierazpena

Lau urtetik aurrera, ikasleek euskal dantza, gimnasia eta antzerki eskolak hartuko dabez

Artxiboa deskargatu

Kirol-programa

Kirol-programa

Kirol-jarduerak sei urtetik aurrera egingo dira: futbola, saskibaloia, eskupelota, gimnasia erritmikoa, multikirola eta xakea.
Ikastolan bertan, 400 ikaslek baino gehiagok egiten dabe kirolen bat

Artxiboa deskargatu

2. Autobus Zerbitzua

Autobusa

Autobusa

Ikastolak autobus eta jantoki zerbitzua eskaintzen dau. Eskolako autobusak Bilbo Metropolitarretik egiten dauzan zenbait ibilbideri esker, adin guztietako ikasleak etortzea ahalbidetuko dau.

Eskolako garraioaz gain, Bilbobus eta metro zerbitzua berehalakoa da.

Goizeko ibildeak Arratsaldeko ibilbideak

3. Jantoki Zerbitzua

Jantokia

Jantokia

Begoñazpi Ikastolak, egunero prestatzen dauz adituek diseinaturiko menuak Ikastolan bertan, beti be alergia eta intolerantzia guztiak kontuan hartuz.

Jantokiko langileek ikasleek jaten dabenaren jarraipena egingo dabe.

Eredu Parte-hartzailea

GEUREA DAN PROIEKTUA DOGU

Begoñazpi Birtuala

GEUREA DAN PROIEKTUA DOGU

Barrikuntzarako Arbela

Hezkuntza bloga da. Hain zuzen be, hezkuntza barriztatzearena, zergaitik, zelan eta batez be, zertarako garatzen dauan Begoñazpi Ikastolak barrikuntza geletan.

Begoñazpi Telebista

Begoñazpi Telebista es un canal que quiere mostraros el día a día de la ikastola en formato vídeo.

begonazpi virtual

Webgunea

Begoñazpi Ikastolak, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasten dau.

Sare sozialak

Erdu instalazioak ikusten!

Sartu
Derrigorrezko eremua
Derrigorrezko eremua
Derrigorrezko eremua
Derrigorrezko eremua
Derrigorrezko eremua
Lege-oharra onartu egin behar dozu
Lege-oharra irakurri eta onartu egin dot
HARTU-EMONETARAKO DATUAK

Begoñazpi Ikastola

Jesus Galindez etorbidea, 15-48004 Bilbo

Tel.: (+34) 94 400 53 00
Fax: (+34) 94 400 53 01

  • Lineas de metroMetro 3. linea, Txurdinaga
  • Lineas de autobusBilbobús 03 eta 13 zbk
    Geltokia: Jesus Galindez (Adoratrices) (173)

hidden

© 2020 Begoñazpi Ikastola. Eskubide guztiak erreserbatuta.